2013-03-12

Curriculumari eta Hezkuntzari buruzko teknografia


Bizi garen gizarte hau deskribatzeko, hitz bakar bat nahikoa da: berekoitasuna. Gaur egun bakarrik gugan pentsatzen dugu; gure interesak besteen interesen aurrean jartzen ditugu eta baita interes komunen aurrean ere.
Bakoitzak bere aukeren barruan berekoia da eta adibide bezala politikoak jar dezakegu; gizartean botere handia daukaten arren, ez dute bere nahia asetzen, eta horretarako aurkako alderdi politikoak zapaltzen dituzte. Gainera gaizki ikusten dugu norbait gu baino berekoiagoa izatea eta gogor kritikatzen dugu  jokaera hori; eta horrek, gu berekoiak ez garela pentsatzera bultzatzen gaitu.
Zer egin dezake hezkuntzak egoera honen aurrean? Irtenbide bat ezkutuko curriculuma erabiltzea izango litzateke. Ezkutuko curriculuma, eskolak daukan ideologia, era inplizituan praktikan jartzen du. Horren bitartez, ikasleek, eskolarentzat aproposak diren giza-baloreak bereganatzen dituzte.
Honen adibide bat hurrengoa izango litzateke: Eskolan ikasle talde bat irakurtzen ikasteko liburu bat irakurtzen duen heinean, ume batek eskolara joan baino lehen egin beharreko gauza guztiak ikasten dituzte, hala nola hortzak garbitu, gosaldu, amari muxu bat eman, etab.

http://photopeach.com/album/18hn49g

0 comentarios:

Publicar un comentario