Nor demontre gara?


Galdera hona!
Ispiluaren aurrean begiratzean, 18 eta 23 urte inguruko laukote gazte bat ikusten dugu; bizitasunaz beterikoak, eta ilea zertxobait nahastuarekin.
Baina zer ikus dezakegu harantzago begiratzen badugu? Donostiako EHU-ko lau magisteritza ikasle, ilusioz eta itxaropenaz beterikoak? Ala agian etorkizuneko ikasleen maisu talde bat?  Irakasleak beharbada? Baliteke ezagutzaren eta zientziaren komunikatzaileak izatea; ala eskultore arduratsuak?
Beno, orainaldira itzuliz, eta etorkizuna baztertuz (momentuz), ziur gaude kide eta lagun talde bat garela, eta gurekin gozatu dezazuen espero dugu.
Unai Antón
Sandra Aramburu
Aroa Barragán
Iker Argul



0 comentarios:

Publicar un comentario