Ingurunea pertsonen inguruan ageri diren hainbat elementu, gertakari eta faktoreren multzoa da, eta, han, aldi berean, gizakion bizitzak eta jarduerak esanahia lortzen dute.
Ingurunea globala da eta ez da hurbileko inguruarekin nahasi behar; azken horrek, lehenengoaren parte izanda ere, esanahi murritzagoa du. Hurbileko ingurua pertsonari dagokion kontzeptua izanda.
Arlo honetako curriculumak honako alderdi hauei jarri behar die arreta: ikasleen garapen ebolutibo fisikoari, sentsorialari eta psikikoari. Curriculumaren marko honetan, ingurunea ezagutza-objektu izateaz gain, elementu motibatzailea, jardute-esparrua eta ikaskuntzarako baliabide indartzaile eta integratzailea ere bada.
Natura, Gizarte eta Kultura Ingurunearen jakintza-arloak ezagutzaren hainbat esparru hartzen du barnean.
”Natura, Gizarte eta Kultura Ingurunea” jakintza-arloaren izaera orokorrak are laguntza handiagoa ematen dio oinarrizko gaitasunak garatzeari.
Honako gaitasun hauek lortzea da Natura, Gizarte eta Kultura Ingurunearen Ezaguera irakasgaiaren helburua:
- Berezko ezaugarriak dituzten gizarte- eta kultura-taldeetako kide-izatea onartzea eta aintzat hartzea.
- Natura, gizarte eta kultura ingurunearen elementu nagusiak identifikatzea.
- Giza gorputzaren ezagutzatik ondorioztatzen diren osasun-ohitura eta nork bere burua zaintzeko ohiturekin bat eginez jokatzea.
- Ikaslearen inguruko natura-, gizarte- eta kultura-ingurunean denboraren poderioz gertatutako aldaketa eta eraldaketak ezagutzea.
- Ingurune hurbileko elementu esanguratsuekin lotutako galdera eta arazoak identifikatu, pentsatu eta konpontzea, informazioa tratatzeko eta bilatzeko estrategiak erabiliz.
- Zenbait material, substantzia eta objekturi buruzko oinarrizko ezaugarrien ezaguera erabiltzea.
2013-02-09
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
0 comentarios:
Publicar un comentario