2013-02-09

Oinarrizko Hezkuntzarako Curriculumaren Dekretuari buruzko galderak



Ondoren dekretuari buruzko zenbait galderari erantzuna eman diogu.




1.- Zein da Oinarrizko Hezkuntzako Curriculumaren aplikazio eremua? 
Dekretu hau Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe guztietan aplikatuko da, baldin eta Lehen Hezkuntza eta/edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza irakasten badute.

2.- Zeintzuk dira Oinarrizko Hezkuntza osatzen dituzten ETAPAK?
  • Lehen hezkuntza: 6-12 urte bitartean
  • Derrigorrezko bigarren hezkuntza: 12-16 urte bitartean
Nahiz eta eskolaldia, oro har, Haur Hezkuntzan hasten den.

3.- Nolakoa da Oinarrizko Hezkuntzaren izaera?Hautazkoa al da? 
Ez da hautazkoa, derrigorrezkoa baizik.

4.- LH etapak zenbat urte hartzen ditu? Zenbat ziklotan banaturik dago? 
Lehen hezkuntza: 6 urtetik 12 urtera arte; eta sei kurtsoetan banatuta dago.
Gero, kurtso bakoitza hiru zikloetan banaturik dago:
  • Lehen zikloa
  • Bigarren zikloa
  • Hirugarren zikloa

5.- Zerk jotzen du EAEko Oinarrizko Curriculum Diseinuak oinarrizko GAITASUNTZAT? 
Testuinguru edo egoera askotarikoek eskatutako jakintza, trebetasunak, jarrerak eta balioak konbinatzean datza oinarrizko gaitasunen funtsa, eta gaitasun horiek eskuratu behar dituzte Oinarrizko Hezkuntzako ikasle guztiek, bai pertsona gisa errealizatzeko eta garatzeko, bai herritar aktiboak izateko eta gizarteratzeko.

6.- Zein proiektutan eman zen Gaitasunen definizioa eta hautaketa? 
Gaitasunen Definizioa eta Hautaketa (DeSeCo) izeneko proiektuan, gaitasun kontzeptuaren definizioa ematen du Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeak (ELGE). Hala, hauxe litzateke gaitasuna: eskakizun konplexuei erantzuteko eta askotariko lanak behar bezala egiteko ahalmena. Horrenbestez, gaitasunek beren barnean hartzen dituzte trebetasun praktikoak, ezagutzak, motibazioa, balio etikoak, jarrerak, emozioak eta gizarte-arloko nahiz portaerazko elementuak, eta pertsonek batera erabiltzen dituzte horiek guztiak, lanak modu eraginkorrean egiteko.

7.- Zeintzuk dira EAEren OINARRIZKO GAITASUNAK? 
  • Zientzia, teknologia eta osasun kulturarako gaitasuna.  Ingurune fisikoarekiko harremanei erreparatzen die gaitasun honek, eta, berariaz, ingurune fisikoaren natura-alderdiei eta gizakien ekintzaren ondoriozko alderdiei.
  • Ikasten ikasteko gaitasuna. Gaitasun honek honako xede hau du: alde batetik, bizitzaren eta giza jardueren euskarri den espazio fisikoa behar bezala hautematea eta bestetik bere barnean hartzen ditu inguruko espazioarekiko harremanak, hala nola espazioan mugitzea eta espazioko objektuekin eta objektu horiekiko kokapenarekin lotutako arazoak konpontzea.
  • Matematikarako gaitasuna. Zenbakiak, horien oinarrizko eragiketak, matematika-sinboloak eta matematikako adierazpen eta arrazoitze moduak erabiltzeko eta lotzeko trebetasuna da. Informazioak, datuak eta arrazoibideak argi eta zehaztasunez interpretatzeko eta adierazteko trebetasuna da gaitasun honen adierazpenetako bat.
  • Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna. Gaitasun honen funtsa hizkuntza erabiltzea da, ahozkoa zein idatzizkoa. Gaitasun honi dagozkion jakintzek, trebetasunek eta jarrerek bide ematen dute pentsamenduak, emozioak, bizipenak eta iritziak adierazteko, elkarrizketan aritzeko eta iritzi kritikoak eta etikoak osatzeko. Komunikatzeko eta elkarrizketan aritzeko, harreman eta lotura eraikitzaileak sortu behar dira pertsonekin eta ingurunearekin.
  • Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna. Informazioa bilatzean, lortzean, prozesatzean, komunikatzean eta informazio hori jakitate bilakatzean datza gaitasun hau. Informazioa bilatzea, hautatzea, erregistratzea, tratatzea eta aztertzea eskatzen du gaitasun honek, eta, horren barruan, teknika eta estrategia egokiak erabiltzea informazio hori eskuratzeko, informazio-iturriari eta erabilitako informazio euskarriari erreparatuz.
  • Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna. Gaitasun honek aukera emango dio ikasleari zer gizarte-errealitate bizi duen ulertzeko, lankidetza-jarduerak egiteko, bizikidetza lantzeko, eta herritartasun demokratikoa gizarte plural batean erabiltzeko. Gizartea hobetzen laguntzeko konpromisoa hartzeko aukera emango dio gaitasun honek. Gaitasunaren funtsa, oro har, gizartean parte hartzea da.
  • Giza eta arte-kulturarako gaitasuna. Gaitasun honek berekin dakar kultura- eta arte-adierazpenak ezagutzeko, ulertzeko, balioesteko eta ikuspegi kritikoz baloratzeko gaitasuna. Gaitasun hau lantzeko, pentsamendu konbergenteak eta dibergenteak erabili behar dira, giza eta arte-kulturarako gaitasunak hau eskatzen baitu: norberaren eta beste pertsona batzuen ideiak eta sentimenduak berregitea; gauzak ulertzeko eta adierazteko iturriak, moduak eta bideak aurkitzea; eta emaitza pertsonalak nahiz akademikoak lortzeko prozesuak planifikatzea, ebaluatzea eta doitzea.
  • Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna. Gaitasun honek eskatzen du, alde batetik, elkarrekin lotutako zenbait balio eta jarrera pertsonalen kontzientzia izatea eta horiek aplikatzea: ardura; irmotasuna; nork bere burua ezagutzea eta autoestimua izatea; sormena; autokritika; kontrol emozionala; hautatzeko, arriskuak kalkulatzeko eta arazoei aurre egiteko ahalmena izatea; eta berehala asebetetzeko premia atzeratzeko, akatsetatik ikasteko eta arriskuak hartzeko ahalmena izatea. Ideiak ekintza bihurtzean datza; hots, helburuak finkatzea eta proiektuak planifikatzea eta aurrera eramatea.

8.- Zeintzuk dira Oinarrizko Hezkuntzako helburuak? Aipatu bakarrik. 
  •     Arduraz bizitzen ikastea
  •     Ikasten eta pentsatzen ikastea
  •     Komunikatzen ikastea
  •     Elkarrekin bizitzen ikastea
  •     Ikaslearen giza alderdiak garatzen ikastea
  •     Egiten eta ekiten ikastea

9.- Nola ulertzen du EAEko Curriculum dekretuak CURRICULUM terminoa? 
Dekretu honen araubide-esparruan, hau izango da curriculuma:
  •     Oinarrizko Hezkuntzako jakintza-arloen eta irakasgaien gidaritzako oinarrizko gaitasunen, helburuen, edukien, pedagogia-metodoen eta ebaluazio-irizpideen multzoa.

10.- Zeintzuk dira Ikastetxe bakoitzak kontutan izan beharreko pedagogia printzipioak? 
Honako pedagogia-printzipio hauek hartuko dituzte kontuan ikastetxeek:
  •     Hezkuntza-gaitasun orokorrak jaso behar ditu irakaskuntza eta ikaskuntzako prozesuak, eta kontzeptuzko, prozedurazko eta jarrerazko edukiak biltzen dituzten oinarrizko gaitasunak lortzea izan behar du prozesu horren xedea.
  •     Lana proiektu osoen bidez eginez gero, erraztu egiten da oinarrizko gaitasunak ikasleei helarazteko bidea eta jakintza-arloen eta irakasgaien arteko diziplinartekotasuna.
  •     Ikastetxe eredu berri hau komunitate ireki batera bideratuta dago eta horretarako beharrezkoa da ebaluazioaren parte hartzea handitzea.
  •     Familiek eta irakasleriak parte-hartze eta inplikazio handia izan behar dute eskola-antolamenduan, eta indartu egin behar da irakasleen hezitzaile-izaera.
  •     Irakurketa ezinbesteko faktorea da oinarrizko gaitasunak garatzeko eta komunikaziorako gaitasuna sendotzeko. Lehen Hezkuntza ematen duten ikastetxeek, hezkuntza-jarduera antolatzeko orduan, egunean gutxienez hogeita hamar minutuko irakurketa-denbora sartu beharko dute, etapako maila guztietan.

11.- Zeintzuk dira LHko jakintza arloak? 
Jakintza-arlo hauek landuko dira Lehen Hezkuntzako ziklo guztietan:
  • Natura, Gizarte eta Kultura Ingurunearen Ezaguera 
  • Arte Hezkuntza 
  • Gorputz Hezkuntza 
  • Gaztelania eta Literatura 
  • Euskara eta Literatura 
  • Atzerriko Hizkuntza 
  • Matematika

12.- Zein Hizkuntza eredua bilatzen da Oinarrizko Hezkuntzarako? 
Euskara, Euskal Herriko berezko hizkuntza, eta gaztelania ofizialak dira Euskadin, eta horregatik herritar guztiek dute hizkuntza biok ezagutu eta erabiltzeko eskubidea. Baina Euskararen kasuan, irakaskuntza funtsezko ardatza izan da ezagutza zabaltzeko eta ardatz izaten jarraitu behar du. Hortaz, euskarak lehentasuna izan beharko du hezkuntza ereduan.

13-. Zein da aniztasunaren trataerako neurrien xedea? 
Ikasleen hezkuntza-aurrerapen egokia bermatzea da neurrien helburua.

14-. Zein da LHn ikasleen ratioa? 
Lehen Hezkuntzan, 25 ikaslek osatuko dute, gehienez. Mailaz igaro gabeko ikasleak edo hezkuntza-sistemara berandu sartu diren ikasleak izateagatik, talderen batek gehienezko ratioa gainditu ahal izango du, baina taldeak ezingo du ehuneko hamarrean baino handiagoan gainditu adierazitako ratioa. Irakasle/ikasgela erlazioa handitu ahal izango da, ikasleen ezaugarriei erreparatuta eta ikastetxearen programa eta proiektu baimenduei erreparatuta.

15-. Nolakoak dira ebaluazioaren printzipioak LHn? 
Oinarrizko Hezkuntza derrigorrezkoa eta doakoa da. Eskolaldiko hamar urte hartzen ditu, eta, normalean, sei urtetik hamasei urtera egiten da, bi hezkuntza-etapatan banatuta: lehen sei urteek Lehen Hezkuntza osatzen dute, bi ikasturteko hiru ziklotan antolatuta. Lehen Hezkuntza bi urteko ziklotan dago egituratuta, eta zenbait jakintza-arlo ditu, izaera osoa eta integratzailea dutenak.

 16-. Zeintzuk dira ARLO bakoitzaren atal nagusiak? 
  • Xedapen orokorrak 
  • Helburuak 
  • Oinarrizko gaitasunak 
  • Edukiak 
  • Ebaluazio irizpideak

0 comentarios:

Publicar un comentario