2013-03-22

Zer uste dugu berrikuntza dela hezkuntza esparuan?

Ondoren, hezkuntzaren esparruaren barruan, berrikuntzagatik zer ulertzen dugun azalduko dugu.




 - Berrikuntza hezkuntza esparruan: Aurrekoa hobetzeko, eta ondorio onak jasotzeko asmoz egiten den aldaketa multzoa.


Zer ulertzen dugu berrikuntza aldetik, hezkuntzaren esparruan? 

Uste dugu erreforma asko egiten direla hezkuntza esparruan (LOE, LOGSE,LOMCE,…), baina hauek ez dute berrikuntzarik eman. Nahiz eta erreforma horiek aldaketak egin dituztela hezkuntza sisteman, ez dute aldaketarik egin hezkuntza osatzen duten atalen (pertsonen) pentsaeran; egia da hobetzeko asmoz egiten direla, baina emaitzek kontrakoa adierazten dute, hezkuntza sistemaren kalterako.

Azterketen eta espedienteen bikaintasuna sustatzea oso ondo dago, baino ez al da garrantzitsua ere bizitzan eman daitekeen hainbat egoera pertsonalari aurre egiteko gai izatea? Benetan badakigu gizartean nola bizi?

Gure ustez zer aldatu beharko litzateke berrikuntza bat emateko hezkuntzan?
- Jarrera aldetik
    o Aurreiritziak ezabatu
    o Ez hain berekoiak izatea
    o Denen arteko kolaborazioa indartu
- Irakasleari garrantzia gehiago eman beharko litzaioke
- Adimen interpertsonal eta intrapertsonala sustatu

Irakaslearen paperaren aldetik, aldaketagatik hurrengoa ulertzen dugu:

Berrikuntza hezkuntza esparruan, ikasleei kontzeptuak irakasteaz gain, hauek bere kabuz laguntza apur batekin, gaur egungo gaitasun eta konpetentzia berriak eskuratzean datza; gaur egungo gizartearen ezaugarriei erantzuna emanez. Horretarako, inbestigazioaren bidezko ikaskuntza burutuko da. Gai , arazo edo eztabaida bat aurkezterakoan, pauso batzuk jarraitu beharko lirateke:

­ Lehenik eta behin, ikasleen aurre-ezagutzak azaldu beharko lirateke.
­ Ondoren, hauei (aurre-ezagutzei) nolabait aurka egin beharko litzaieke, ikasleen eskemak desantolatzeko.
­ Gero, ikasleei galdetu ahal egingo litzaieke ea zer ikasi nahi duten gai horren barruan.
­ Jakin nahi dutenari buruzko informazioa bilatu beharko lukete hainbat informazio iturrietan; eta informazio guztia eskuratzean, hau antolatu eta batu beharko lukete.
­ Azkenik, ebaluatu beharko da ea ikasleek nahi zutena ikasi duten eta gai izan diren prozesu guztia betetzeko.

Noski, irakasleak gidatu ahal egingo ditu ikasleak inbestigazio esparruan barne.
Inbestigazioaren bidezko ikaskuntza, kontzeptuez gain, gaitasun eta konpetentzia berriak ikasteko ere oso erabilgarria da, hala nola:
- Informazio eta teknologia teknika berrien erabilpena.
­- Hizkuntza-komunikazio konpetentzia
- Ikasten ikasteko konpetentzia
­- Autonomia eta iniziatiba pertsonala


0 comentarios:

Publicar un comentario