2013-02-22

LOE eta LOMCE-ren arteko desberdintasunak



LOE eta LOMCEREN arteko desberdintasunei buruz ikertzea erabaki dugu.

 
LOEREN EZAUGARRIAK:

-LOE erreformak ikasleen arteko aniztasuna bultzatu nahi du, ideologia, kultura eta nolakotasun ezberdinak dituen haurren arteko elkartasun bat lortzeko.
-Elkartasuna hori talde lanen eta ikasleen arteko elkar bizitzaren bitartez lortu nahi dute, balore hori barneratu dezaten.
-LOE-k barneraketaren alde dago, hau da, inklusioa. Berriz ere, mota eta era ezberdineko ikasleen elkarlanean.
-Ezaugarri garrantzitsu bat betetasun pertsonala da. Erreforma honekin lortu nahi dute ikasle guztiek beraien aspirazio pertsonaletara eta nahietara iristera; horrela beraien auto-estima eta gogoak garatuko dituzte.
-LOE-n ez dira inolako ezberdintasunik egongo; ez arrazakoak, kulturakoak, sexukoak... etab. Aukera eta ideologia guztiak errespetagarriak dira eta inguru berdinean bizitzen ikasi behar dute ikasleek, nahiz eta ez izan interes komunik haien artean.
-Erreforma honekin eskolaratze datak luzatu nahi dituzte, horrela ikasleek prestakuntza hobeagorekin eta handiagoarekin aterako dira eskolatik eta goi mailako ikasketak egiteko eta lan-postu hobeak aurkitzeko aukerak gero eta handiagoak izango dira.
-Hurrengo ezaugarria nahiko lotuta dago bai inklusioarekin bai berdintasunarekin. Kulturartekotasuna bultzatu nahi dute erreforma honen bidez, ikasle guztiek munduan dauden kultura ezberdinei buruzko informazioa jakiteko ahalmena.
-LOE-k pertsonak hezi nahi ditu, gizartean biziko diren pertsonak eta horretarako oinarrizko gaitasunak garatu behar dituztela diote eta balore sozial garrantzitsuenak ikasi eta barneratzea ere: berdintasuna, tolerantzia, errespetua, hiritartasuna...etab.
-Beste aldetik, hizkuntzen kontua dago. LOE ikasle elebidunak hezi nahi ditu, gehienez beraien ama hizkuntza baino bi hizkuntza gehiago jakingo dutenak. Hori Espainiatik kanpo dauden aukerak handituko ditu etorkizun hurbil batean eta komunikazioak hobeagoak izango dira.




LOMCEREN EZAUGARRIAK:

-LOMCE-k garrantzi osoa ematen dio hezkuntza zikloa bukatzeari eta ikasle guztiek beraien formakuntza izateari.
-Erreforma honetan ikasleek beraien gaitasun eta aptitudeen arabera banatu nahi dituzte, horrela talde bakoitzak hobea den gauzetan zentratuko da eta bere egoetara adaptatutako erritmoa jarraituko dute.
-Garapena izango da hitz klabea erreforma honetan. Ikasleen gaitasun, nolakotasun eta hezkuntza maila garatzeko estrategia guztiak erabiliko dituzte.
-Hezkuntza eredu-berri bat proposatu nahi dute, momentu honetan dagoen sisteman zenbait aldaketak eginez, bereziki gaien eta edukien arabera.
-Gizartea guztizko garrantzia izango du LOMCE-ren plangintzan. Ikasleak gizartean lan egiteko heziko dituzte, gizarterako onuragarriak diren gauzak lortu dezaten.
-Familia eta eskolaren arteko erlazioa ezinbestekoa izango da erreforma honetan, eta gurasoek beraien seme-alaben hezkuntzan agente aktibo bezala lan egingo dute.
-Erreforma honetan kanpoko munduan dagoen eskaeraren arabera funtzionatuko dute. Segun ze gauzak behar diren eta eskatzen diren, hori izango da eskoletan landuko dena. Beti ikasleak lan-mundurako prestatzen.
-LOMCE-k txikitatik hasi nahi du heziketa eta haurrek handitu ahala beraien ezagutzak handitu egingo dira.
-Noski baietz, erreforma hau etengabeko porrota batean dago LOE legearekin. LOE-k pertsonak hezten ditu, LOMCE-k berriz, langileak.
-Lege honetan ikasleek etengabeko ebaluaketa bat edukiko dute, beraien maila kontrolpean izateko.
-LOMCE-k egiten dutenen helburua hezkuntza hobetzea da.



LOE ETA LOMCEREN ARTEKO DESBERDINTASUNAK:

Berdintasunak:

·         Bien helburua hezkuntzaren kalitatea hobetzea da eta Europar Batasuneko herrialde garatuenekin osotasun bat lortzea.
·         Ikastetxeen autonomia eta kanpoko ebaluazioa hoberenak dira helburu hau lortzeko.
 
Desberdintasunak:

·         LOE: Denon eskola arrakasta lortzeko eta berdintasuneko eta kalitatezko hezkuntza emateko nahian, aniztasunari arreta jarri behar zaio.
·         LOMCE: Hezkuntza Sistemaren funtzio bat ikasle bakoitzaren talentua detektatzea eta potentziatzea da. Ikasleetan indibidualki zentratzen da.


·         LOE: Hezkuntza Sistema malgua proposatzen dute hezkuntza orokor batean oinarrituta; aniztasunari eta ikaskuntza mota ezberdinen arteko loturei arreta jartzen. Hezkuntza eredu bakarra proposatzen du eta honen barruan arlo desberdinak jorratzen dira.
·         LOMCE: Ikasleen nahien eta aspirazioen arabera, Hezkuntza Sistema anitza proposatzen dute ikasleen aukerak handiagoak izateko.
Hezkuntza eredua atal askotan banatuta dago eta ikasleak proba batzuk egiten dituzte eta haien gaitasunen arabera banatzen dituzte.

·         LOE: Hezkuntzak funtzio soziala du. Berdintasunaren, barneraketaren, kohesio sozialaren eta hiritartasun demokratikoaren printzipioak bultzatzen dituzte.
·         LOMCE: Lehia, mugikortasun soziala eta integrazioa azpimarratzen ditu, berdintasuna aldarrikatu gabe.

·         LOE: Esplizitu eta zehatza.
·         LOMCE: Itzurkorra eta orokorra.
 

1 comentarios:

  1. Lotsagarria iruditzen zait LOMCEren inguruan aipatzen dituzuen puntuak, lege inposatu, espainola goraipatuz... ikasleen talentua potentzializatzea helburu duela esanez e.a. Lotsagarria horrelako post-ak aurkitu behar izatea.

    ResponderEliminar