Hezkuntza-ekintzako oinarrizko elementuak, gorputza eta giza mugimenduak dira. Gorputzako mugimendua ahalbidetzeko zenbait ahalmen garatzea eta egunerokotasunerako baliogarriak izatea du helburu nagusi. Horretarako, heziketa fisikoa egitea ezinbestekoa da; honek, bizitzako arriskuak prebenitu dezake, bizi kalitatea hobetu edo aisialdirako erabili.
Gorputz-hezkuntzan, gorputzaren portaera motorraren eta jolasen bitartez garatzen da. Horrela, ikasleek zenbait gaitasun lortzen dituzte: adimen-gaitasuna, komunikazio-gaitasuna, harreman-gaitasuna, emozioak adierazteko eta kontrolatzeko ahalmena…
Heziketa fisikoarekin ikasleek ere zenbait balio bereganatzen dituzte harremanak egitean, hala nola, errespetua, onarpena edo lankidetza.
Lehen esandakoaren arabera, gorputzako mugimendua ahalbidetzeko zenbait ahalmen garatzea da helburua. Ondoren garatu beharreko zenbait ahalmen:
• Norberaren gorputzaren hautemate- eta mugimen-aukerak aztertzea eta gauzatzea.
• Egiten den jarduera fisikoaren balorazio positiboa egitea, nork bere buruarekiko eta beste pertsonekiko jarrera arduratsua adierazteko.
• Trebetasun eta ahalmen fisikoak garatzea, oinarrizko mugimen trebetasunak haurren bilakaera-prozesuari jarraiki gara daitezen.
• Gorputzaren eta mugimenduaren adierazpen-baliabideak estetikoki eta sormenez erabiliz, gauzak aurkitzea eta adieraztea.
2013-02-09
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
0 comentarios:
Publicar un comentario