Walter Lewin, Massachusetts-eko unibertsitateko fisikako irakasle amerikarra interneteko fenomeno bilakatu zen interneten bidez irakasgai bat eman zuenean, lau miloi ikasle baino gehiagok jarraitu zioten eta.
Walter Lewinek, miloika ikasle klasean arreta eta interes handiz egon daitezen formula bikaina asmatu du: Irakasgai teorikoak, praktikaren bidez azaltzea. Adibidez, klase batean, objektu baten oszilazioa ez zela masaren araberakoa demostratu zuen. Horretarako, zintzilikaturik zegoen pilota bat bultzatu zuen oszilatzeko, eta ondoren, bera, pilotara igo zen kulunka bat izango balitz bezala, eta pilotak ibilbide berbera egin zuen. Ezinezkoa da didaktikagoa izatea; ikasleak arreta handia ipini zuten, ziur asko ezta ikasle bateri ere ez zaiola teoria hori ahaztuko.
Walter Lewineren ustez, fisika liluragarria eta ikaragarri polita da; bakarrik metodo dibertigarri eta interesgarriekin azaldu behar da, hala nola newtonen energiaren teoria, azeleragailu gaseoso bat daukan txirrinduarekin azaltzea.
Tresna horien bidez, interneteko fenomeno bilakatu zen. Ikasle guztiek arreta eta interes handiz jarraitzen dituzte bere klaseak, oso dibertigarriak eta didaktikoak baitira.
Walter Lewinek liburu bat argitaratu berria du (Por amor a la física), non fisikako kontzeptu konplexu batzuk era errazean azaltzen ditu, eta klaseak ematerakoan bere burua nola ikusten duen deskribatzen du.
Ref. Martínez Ron, Antonio (Aberron). (2012). “Por amor a la física”, de Walter Lewin. Naukas. Ciencia, escepticismo y humor.
0 comentarios:
Publicar un comentario