Egunero, eskola beteko emakumezkoen komuneko ispiluak muxuen markaz beterik agertzen ziren. Hori ikusita, eskolako idazkariak idatzi bat azaldu zuen non eskolako neska guztiei, ispiluari musurik ez emateko eskatzen zitzaien, bestela garbitzaileek lan asko izango lukete; baina kasurik egin gabe, neskatxek muxuak ispiluan inprimatzen jarraitu zuten.
Asperturik,
idazkariak neskatxak hartu zituen eta komunera eraman zituen hori garbitzearen
zailtasuna ikus zezaten. Orduan, garbitzaileak zapi garbi bat hartu zuen eta komuneko
pixatokian busti zuen, eta horrekin ispiluak garbitzen hasi zen garbi-garbiak
geratu ziren arte.
Hori
izan zen ispiluetan muxu markak agertu ziren azkeneko aldia.
0 comentarios:
Publicar un comentario