2013-02-09

Hizkuntzak

Derrigorrezko Hezkuntzaren helburua pertsona era integralean eta harmoniatsuan garatzea da,alderdi intelektualean,afektiboan eta sozialean. Oinarrizko Hezkuntzan arlo hauek irakastearen helburua bi hizkuntza ofizialetan eta gutxienez atzerriko hizkuntza batean komunikatzeko gaitasuna garatzea da.




Hizkuntza giza garapenaren funtzesko eragilea da, bi funtzio izanda: soziala eta indibiduala. Hizkuntzak lotura estua du perstonen alde kognitibo eta afektiboarekin eta ondorioz, sentimenduak arautzen ditu.

Gizakiaren hitz egiteko eta idazteko gaitasuna hizkuntza baten jakinetan gorpuzten da. EAEn bi hizkuntza ofizial daude, gaztelania eta euskara; helburua izanda ikasle guztiek biak menderatzea eta erabiltzea. Honetaz aparte, mundu hau eleanitza da, horregatik hobea da bi hizkuntza ofizialetaz gain, globala den beste hizkuntza bat ikastea (ingelesa adibidez).

Hizkuntzaren ikaskuntza hau LHn hiru ziklotan banatu da, irizpide batzuk jarraituz : diskurtsoak garatzeko gaitasuna bai alde kulturalan bai alde linguistikoan eta testuen barne-antolaketaren konplexutasuna.

Hizkuntzek curriculumaren oinarrizko gaitasun guztiak garatzeko balio dute, tresna pribilegiatuak baitira komunikatzeko

Euskara eta Literatura eta Gaztelania eta Literatura irakasgaiek Lehen Hezkuntzan izango duten helburuak dira hauek, besteak beste:
    -Ahozko eta idatzizko diskurtsoak ulertzea eta interpretatzea.
    -Egokitazunez, koherentziaz eta zuzentasunez erabiltzea hizkuntza.
    -Elkarrizketan era egokian aritzea egoera ezberdinetan.
    -Literatura-hizkuntzaren oinarrizko konbentzioak ezagutzea.

Azken finean, helburu eta gaitasun hauek komunikatzeko gaitasuna hobetzeko eginak daude.

0 comentarios:

Publicar un comentario