2013-02-09

Hiritartasuna

UNESCOren programak, lau oinarri finkatzen ditu: ezagutzen ikastea, egiten ikastea, elkarrekin bizitzen ikastea, izaten ikastea. Europako Batzordeak eta Europako Erkidegoko beste erakunde batzuek, zenbait gaitasun proposatu dituzte. Gaitasun horiek lau oinarriak zehazten eta zabaltzen dituzte; eta gaitasun horiek kontuan hartuta, curriculum bat proposatzen du.




Beste alde batetik, Nazio Batuen Erakundeak Giza Eskubideen hezkuntza baterako oinarrizko eremua proposatzen du eta curriculum honek erreferente gisa hartzen du hori. Giza eskubideei buruzko hezkuntzaren helburua honako hau ulertaraztea da: Giza Eskubideak komunitate guztietan eta gizartean oro har bete daitezen lortzea pertsona guztien erantzukizuna da.

“Herritartasunerako Hezkuntzaren” garrantzia nabarmendu egiten da, bere gain hartzen baitu gizarte-garapen konplexu baten eskakizunei aurre egingo dieten herritarrak trebatzeko ardura. Herritartasuna gauzatzeko, hau da, herritar gisa jarduteko, gutxienez, hiru alderdi osagarritan bizikidetza erraztuko duten balioetara eta jokaeretara jo behar da.

Ikastetxea eta ikastaldea antolatzeko orduan, balio demokratikoak eta giza eskubideak hartuko dira kontuan. proiektu honek ikastetxea bere osotasunean hartzen duenez, ikasgai bat baino gehiago da Herritartasunerako eta giza eskubideetarako hezkuntza. Ikasleei hitz egiteko aukera emateaz gainera, familiei eta hezkuntza-komunitateko gainerako estamentuei ere eman beharko zaie aukera hori.

Herritartasunerako eta Giza Eskubideetarako Hezkuntzak honako gaitasun hauek lortzea du helburu:
   - Norberaren nortasuna, ezaugarriak eta esperientzia pertsonalak ezagutu eta onartzea.
   - Afektibitatea lantzea eta sentimenduak eta emozioak adieraztea.
   - Bizikidetza-arauak proposatzea, ezartzea eta betetzea.
   - Gizartearen aniztasuna onartzea eta aniztasun horrek bizikidetza aberasten duela aitortzea.

0 comentarios:

Publicar un comentario