2013-02-09

Xedapen orokorrak

2009/10 ikasturtearen hasieran Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko curriculumak arautzen zituzten dekretuak aldatzeari ekin zitzaion. Curriculumen zorroztasun kontzeptuala areagotzea da aldaketen helburua. Hezkuntza gazteak bizikidetza tolerante eta demokratiko batean trebatu daitezkeen gunea da; hori dela eta, egin diren curriculumek giza eskubideen balioak aldarrikatzen dituzte.



Aurkezten diren curriculumek alderdi hauek hartzen dituzte barne:

• Errealitatea ulertzeko eta eraldatzeko ezagutzak, kultura eta gaitasun kritikoa duten herritar bilakatuko dituztenak eta profesional bikainak izatea ahalbidetuko dituztenak.
• Mundura ireki eta beste pertsona batzuekin elkarlanean aritzeko gaitasunak, informazioaren eta komunikazioaren teknologiek eskaintzen dituzten aukerak erabiliz.
• Elkarrekin euskal gizarte demokratiko, tolerante eta solidario bat eraikitzeko baloreak.

Hezkuntzari buruzko 2/2006 Lege Organikoan (2006ko maiatzaren 3koa) xedatutakoaren arabera, autonomia-erkidegoek Lege horretan araututako irakaspenen curriculuma ezarriko dute.
Euskara, Euskal Herriko berezko hizkuntza, eta gaztelania ofizialak dira Euskadin eta horregatik herritar guztiek dute hizkuntza biok ezagutu eta erabiltzeko eskubidea derrigorrezko eskolatze-aldia amaitzean.

I. KAPITULUA: XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua.- Xedea
    1.1.- Euskal Autonomia Erkidegoko Oinarrizko Hezkuntzako curriculuma ezartzen du dekretu honek, eta hura ezartzeko modua xedatzen.
   1.2.- Pertsonek bizitza osorako eskuratuko duten hezkuntzaren etapa komuna eta derrigorrezkoa da Oinarrizko Hezkuntza.

2. artikulua.- Aplikazio-eremua
Dekretu hau Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe guztietan aplikatuko da.

3. artikulua.- Printzipio orokorrak
   3.1.- Gizakien ahalmenak osorik garatzea da Oinarrizko Hezkuntzaren xedea; hau da, ahalmen fisikoak, motorrak, kognitiboak, komunikaziokoak, sozialak eta afektiboak garatzea.
  3.2.- Lehen Hezkuntzak eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzak izaera hezitzailea eta orientatzailea dute.

4. artikulua.- Oinarrizko Hezkuntzaren xedeak
    4.1.- Ikasleak prestatzea pertsona helduen bizitzari ekiteko.
    4.2.-Ikasleek euskal kulturako eta kultura unibertsaleko oinarrizko elementuak eskura ditzaten lortzea.
   4.3.- Ikasleekin sentsibilizazio-lana egitea eta haiek gaitzea bizitzan zehar etengabe ikasteko gai izan daitezen.

5. artikulua.- Hezkuntza-gaitasun orokorrak
   5.1.- Hezkuntza-gaitasun orokorrak komunak dira Oinarrizko Hezkuntzako jakintza-arlo eta irakasgai guztietan, eta lortu nahi diren xedeen eta arlo eta irakasgai guztien arteko lotura-elementuak edo bitartekariak dira.
    5.2.- Hauek dira hezkuntza oso baterako ardatz erreferentzialak:
        a) Arduraz eta autonomiaz bizitzen ikastea.
        b) Irizpide kritikoz ikasten eta pentsatzen ikastea.
        c) Bi hizkuntza ofizialetan, eta, gutxienez, atzerri-hizkuntza batean hitz egiten ikastea.
        d) Elkarrekin bizitzen ikastea.
        e) Pertsona gisa garatzen ikastea.
        f) Egiten eta ekiten ikastea.

6. artikulua.- Oinarrizko gaitasunak
    6.1.- Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna.
    6.2.- Ikasten ikasteko gaitasuna.
    6.3.- Matematikarako gaitasuna.
    6.3.- Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna.
    6.4.- Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna.
    6.5.- Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna.
    6.6.- Giza eta arte-kulturarako gaitasuna.
    6.7.- Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna.

II. KAPITULUA: CURRICULUMAREN ANTOLAMENDUA

1. artikulua.- Curriculuma
   1.1.- Dekretu honen araubide-esparruan, hau izango da curriculuma: Oinarrizko Hezkuntzako jakintza-arloen eta irakasgaien gidaritzako oinarrizko gaitasunen, helburuen, edukien, pedagogia-metodoen eta ebaluazio-irizpideen multzoa.
   1.2.- Dekretu honetako IV. eta V. eranskinetan jasotzen dira Lehen Hezkuntzako jakintza-arloen eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasgaien helburuak, edukiak eta ebaluazio-irizpideak.

2. artikulua.- Lehen Hezkuntzako jakintza-arloak
    2.1.- Jakintza-arlo hauek landuko dira Lehen Hezkuntzako ziklo guztietan:
       a)Natura, Gizarte eta Kultura Ingurunearen Ezaguera
       b) Arte Hezkuntza
       c)Gorputz Hezkuntza
       d)Gaztelania eta Literatura
       e) Euskara eta Literatura
        f) Atzerriko Hizkuntza
        g)Matematika

   2.2.- Hezkuntza-etapa honetako hirugarren zikloan, ikastetxeek bigarren atzerri-hizkuntza bat jaso dezakete curriculumean. Hirugarren zikloko azken mailan, Herritartasunerako eta Giza Eskubideetarako Hezkuntzaren arloa gehituko da, eta jakintza-arlo horrek berezikilanduko du gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna.



3. artikulua.- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakasgaiak
     3.1.- Irakasgai hauek irakatsiko dira Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako maila guztietan:
        a) Euskara eta Literatura
        b) Gaztelania eta Literatura
        c) Atzerriko Hizkuntza
        d) Matematika
        e) Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia
        f) Gorputz Hezkuntza
    3.2.- Horiez gainera, lehen mailatik hirugarren mailara bitartean, ikasgai hauek irakatsiko dira:
        a) Natura Zientziak
        b) Herritartasunerako eta giza eskubideetarako hezkuntza
        c) Plastikaren eta ikusizkoen hezkuntza
        d) Musika
        e) Teknologiak

4. artikulua.- Ordutegia
    4.1.- Lehen Hezkuntzan, 875 orduko ordutegia bete beharko da urtean, ikasturte bakoitzean.
   4.2.- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, 1.050 orduko ordutegia bete beharko da gutxienez ikasturte bakoitzean.

5. artikulua.- Ratioak
    5.1.- Lehen Hezkuntzan, 25 ikaslek osatuko dute, gehienez, unitate bakoitza,
eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, berriz, gehienezko kopurua 30
ikaslekoa izango da.

0 comentarios:

Publicar un comentario