2013-02-09

Arte hezkuntza

Etapa honetan, musika, arte plastikoak eta ikusizko arteak sartzen dira Arte Hezkuntza irakasgaiaren barruan, ikasleek aldaketa handiak izaten baitituzte, bai irudien, marrazkien, musikaren... sortzaile gisa, bai irudi, marrazki, musika... hartzaile eta erabiltzaile gisa ere.




Gaur egun, arte-hezkuntzak garrantzi berezia du, eguneroko bizitzako ikusizko informazioen eta musika-informazioen erabilera dela eta; arteak errealitatea hobeto ulertzen, sentitzen eta gozatzen laguntzen du.

Beste zenbait irakasgaik ez bezala, irudiek eta musikak ikasleen bizitzako alderdi guztietan dute eragina, baita oso alderdi garrantzitsuetan ere; besteak beste, emozioetan, nortasunean eta sozializazioan.


OINARRIZKO GAITASUNAK:

- Zientzia- teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna à Naturaren koloreak, soinuak eta formak ulertzeko.

- Ikasten ikasteko gaitasuna à Prozesuak ikertzeko eta prozesuen plangintza egiteko protokoloak bereganatzeko.

- Matematikarako gaitasuna à Problema teknikoak ebazteko.

- Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna à Gaitasun hau garatzen du (abestiak, …).

- Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna à Teknologia digitalaren bidez egindako haurrentzako produktu askok eta askok irudia eta soinua dituzte oinarri.

- Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna à Ikusizko produktuek eta musika-produktuek munduari eta norberari buruzko begiratuak osatzen laguntzen dute, gizabanakoen eta taldeen nortasuna eratzen laguntzen baitute.

- Giza eta arte-kulturarako gaitasuna à Arte Hezkuntzak argi eta garbi parte hartzen du giza eta artekulturarako gaitasuna eskuratzen.

- Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna à Arte-adierazpena erantzun irekiak emateko modutzat hartzen da, eta gizabanakoen eta taldeen aukerak onartzeko gai da. Hori dela eta, autoestimua eta norberaren nortasuna sendotzen du.


EDUKI OROKORRAK:

- Musika entzumen bidez hautematea eta ulertzea.

- Musika adierazpena, interpretazioa eta sorkuntza.

- Erreferente plastikoen eta ikusizko erreferenteen ulermena, pertzepzioa eta interpretazioa.

- Arte plastikoen eta ikusizko arteen ekoizpena, adierazpena eta sorkuntza.


EBALUAZIO IRIZPIDEAK:

- Kantatzeko, marrazteko... premia sentitzea, eta gertuko testuinguruko eta hainbat kulturatako pertsonen eta artisten esperientziekin harremanetan jartzea.

- Arte-ekoizpenetan ideiak, behaketak, bizipenak, musika-esperientziak... agertzea, oinarrizko teknikak eta baliabideak erabiliz.

- Ikusizko ekoizpenak eta musika-ekoizpenak aztertzea.

- Materialak, naturako elementuak, tresnak, euskarriak, ahotsa, gorputza... probatzea, eta adierazteko eta komunikatzeko erabiltzea.

- Lanaren plangintza egiten du, proposamen jakin baten arabera ezarriko diren faseak arrazoituz.

- Hainbat garai historikotako eta hainbat kulturatako ikusizko kultura eta musika-kultura ezagutzea.

- Irudiak eta musika egiteko hainbat moduren arteko aldeak ezagutzea.

- Arte-ekoizpen errazak taldean egitea.

- Arte-jardueretan, ideiak, gertaerak, esperientziak eta bizipenak inhibiziorik gabe agertzea, sormenez eta modu pertsonalean.

- Ikusizko adierazpen estetikoen eta musika-adierazpenen arteko aldeak eta alderdi komunak ikustea eta hautematea.

- Arte-gertaerak hainbat gizarte eta garai historikotako kulturaren oinarrizko elementutzat eta komunikazio- eta adierazpen-modu unibertsaltzat hartzea.

- Adierazpen- eta komunikazio-asmoak garatzea, teknikak eta oinarrizko prozedurak jakinaren gainean erabiliz.

- Ideiak, sentimenduak, bizipenak... sormenez eta modu originalean irudikatzea.

- Arteen bidez adierazteko eta komunikatzeko aukerak balioestea, eta ongizatearen eta garapen pertsonalaren iturritzat hartzea.

0 comentarios:

Publicar un comentario