2013-05-10

Hemen daukazue didaktikako azken bi saioetan guk egindako "collage"-aren emaitza

2013-04-10

ORDEZKO IRAKASLEARI EMANGO GENIZKIOKEEN AZALPENAK

        
Gure aurreiritzietatik abiatuz, zeintzuk dira zehaztu eta garatu beharko genituzkeen atalak irakasle ordezko  batek gure planteamendu didaktikoak jarrai ditzan?

                Ordezkoari esango genioke:
  • Azalpenak emateaz aparte, ikasleen parte-hartzea sustatu dezan, ariketen edo galderen bitartez.
  • Astean behin tutoretza bat egitea, ikasleen egoera emozionala ezagutzeko.
  •  Ikasleen ezaugarriak ezagutzea.
  • Gela horrekin ditugun helburuak.
  • Ikasleen aurrezagutzak ezagutzea.
  • Gelako araudia eta ordutegia.
  •  Metodologia. Espazioa, denbora, printzipio metodologikoak, baliabide materialak…
  • Aurre esperientzia, hau da, aurretik klase pare bat ikus dezan esango genioke.
  • Aniztasunari erantzuteko neurriak.
  • Ebaluazio irizpideak.

2013-03-16

Didaktikako kontzeptu mapa

Ondoren, didaktika kurtsoan eman ditugun eduki guztiak biltzen dituen kontzeptu mapa bat azalduko dugu. Horretarako, emangarri bat jarri dugu non ikusi ahal egingo den.

http://prezi.com/zkzce8-neiyv/untitled-prezi/

2013-03-12

Curriculumari eta Hezkuntzari buruzko teknografia


Bizi garen gizarte hau deskribatzeko, hitz bakar bat nahikoa da: berekoitasuna. Gaur egun bakarrik gugan pentsatzen dugu; gure interesak besteen interesen aurrean jartzen ditugu eta baita interes komunen aurrean ere.
Bakoitzak bere aukeren barruan berekoia da eta adibide bezala politikoak jar dezakegu; gizartean botere handia daukaten arren, ez dute bere nahia asetzen, eta horretarako aurkako alderdi politikoak zapaltzen dituzte. Gainera gaizki ikusten dugu norbait gu baino berekoiagoa izatea eta gogor kritikatzen dugu  jokaera hori; eta horrek, gu berekoiak ez garela pentsatzera bultzatzen gaitu.
Zer egin dezake hezkuntzak egoera honen aurrean? Irtenbide bat ezkutuko curriculuma erabiltzea izango litzateke. Ezkutuko curriculuma, eskolak daukan ideologia, era inplizituan praktikan jartzen du. Horren bitartez, ikasleek, eskolarentzat aproposak diren giza-baloreak bereganatzen dituzte.
Honen adibide bat hurrengoa izango litzateke: Eskolan ikasle talde bat irakurtzen ikasteko liburu bat irakurtzen duen heinean, ume batek eskolara joan baino lehen egin beharreko gauza guztiak ikasten dituzte, hala nola hortzak garbitu, gosaldu, amari muxu bat eman, etab.

http://photopeach.com/album/18hn49g

2013-02-17

Competencias


La respuesta a varias preguntas que plantea el profesor de la Universidad de Las Palmas José Moya.


2013-02-09

Oinarrizko Hezkuntzarako Curriculumaren Dekretuari buruzko galderak



Ondoren dekretuari buruzko zenbait galderari erantzuna eman diogu.


Matematika

Matematika da kopuruak, espazioa eta formak, aldaketak eta harremanak, baita ziurgabetasuna ere, deskribatzea eta aztertzea xede duen zientzia. Gure inguruari erreparatuz gero, konturatuko gara elementu horiek pertsonen bizitzaren arlo guztietan daudela, lanean, eguneroko zereginetan, komunikabideetan, etab.


Ingurunearen ezaguera

Ingurunea pertsonen inguruan ageri diren hainbat elementu, gertakari eta faktoreren multzoa da, eta, han, aldi berean, gizakion bizitzak eta jarduerak esanahia lortzen dute.


Gorputz hezkuntza

Hezkuntza-ekintzako oinarrizko elementuak, gorputza eta giza mugimenduak dira. Gorputzako mugimendua ahalbidetzeko zenbait ahalmen garatzea eta egunerokotasunerako baliogarriak izatea du helburu nagusi. Horretarako, heziketa fisikoa egitea ezinbestekoa da; honek, bizitzako arriskuak prebenitu dezake, bizi kalitatea hobetu edo aisialdirako erabili.


Hiritartasuna

UNESCOren programak, lau oinarri finkatzen ditu: ezagutzen ikastea, egiten ikastea, elkarrekin bizitzen ikastea, izaten ikastea. Europako Batzordeak eta Europako Erkidegoko beste erakunde batzuek, zenbait gaitasun proposatu dituzte. Gaitasun horiek lau oinarriak zehazten eta zabaltzen dituzte; eta gaitasun horiek kontuan hartuta, curriculum bat proposatzen du.


Hizkuntzak

Derrigorrezko Hezkuntzaren helburua pertsona era integralean eta harmoniatsuan garatzea da,alderdi intelektualean,afektiboan eta sozialean. Oinarrizko Hezkuntzan arlo hauek irakastearen helburua bi hizkuntza ofizialetan eta gutxienez atzerriko hizkuntza batean komunikatzeko gaitasuna garatzea da.


Arte hezkuntza

Etapa honetan, musika, arte plastikoak eta ikusizko arteak sartzen dira Arte Hezkuntza irakasgaiaren barruan, ikasleek aldaketa handiak izaten baitituzte, bai irudien, marrazkien, musikaren... sortzaile gisa, bai irudi, marrazki, musika... hartzaile eta erabiltzaile gisa ere.


Ordutegia

Hezkuntza-etapa arloetan banatzeak eta ordutegia arlo horietara moldatzeak arlo horiek lantzeko behar den denbora mugatzea dakar.


Gaitasunak


Bi hezkuntza gaitasun mota aurki ditzakegu: Alde batetik, Hezkuntza Gaitasun Orokorrak; eta bestetik, Oinarrizko Gaitasunak. Beraz ondorengo gaitasunak bereizi ditzakegu:



Xedapen orokorrak

2009/10 ikasturtearen hasieran Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko curriculumak arautzen zituzten dekretuak aldatzeari ekin zitzaion. Curriculumen zorroztasun kontzeptuala areagotzea da aldaketen helburua. Hezkuntza gazteak bizikidetza tolerante eta demokratiko batean trebatu daitezkeen gunea da; hori dela eta, egin diren curriculumek giza eskubideen balioak aldarrikatzen dituzte.


2013-01-30

LEHEN HEZKUNTZAN...

Gure Lehen Hezkuntzari buruzko gogoeta bat egiterakoan eta zenbait galderei erantzun ondoren, hainbat gauza amankomunean genituelaz ohartu ginen.